XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Estatuko aparatoak ez du garbiketarik izan, eta horrengatik, burokrazia horrengatik, prolemak metatzen ari dira.

- 28 banku nazionalizatuak izan dira, baina lehengo eran segitzen dute lanean.

Erran nahi baita, burgesiaren interesen zaintzen segitzen dutela.

Honekin kapitalista herri guztietan egin diren nazionalizatzeen prolema agertzen da.

Zertarako egiten dira?.

Zergatik ez dira sozializatzen?.

Kapitalismaren barruan, enpresa batzuek sozializatu ahal daitezkea?.

- Honen segida, komertzioari emandako kreditoak, laborantzari emandakoak baino sei aldiz haundiagoak izan dira.

- Pundu hauen ondorio gisa erran daiteke: a) Kasu honek Txilekoarekin berdintasun hanitz ba duela... eta agian ondoren berdina.

b) Burges legalitatea ez dela hautsi, eta ez dela sozialismaren legalitatea ezarri.

d) Egin diren kanbiamenduak (nazionalizatzeak t.a.) bakarka egin dira eta ez kontesto global baten barruan, ez eta kontesto oso hori aldatzekotan...

Frantzian t.a. egin diren nazionalizatzeak ere horrela eginak izan dira, eta gure Herriari buruz gauza berdintsua esan daiteke dauzkagun industria kooperatibetaz.

2) Orain ikusiko dugu, egoera horren ondorena alderdi politiko eta klaseen harteko joka-bidean, batzuetan gure Herriari aplikatuaz edo pasa-araziaz.

A) ERREFORMISMA. Bistan da errezagoa dela anti-fazista izatea, eguneroko gauza guztietan sozialista izatea baino bizitza sozialista bat eramatea baino.

- Bi alderdi hauen (PS-PC) asmoa da, gobernura heltzea (ez dut esaten agintera heltzea); hau da, gobernu kapitalista batetara irixtea.

Honek ez du ordea zer ikusirik langileen aginte-hartzearekin.

Bistan da, langileek ba dakitela parlamentarismarekin ez dutela beren interesak zainduko dituen gizartea eraikiko... beste bide bat behar dela hortarako...

Erran behar da Frantzia-ko Estatuan, PC eta PS-ren sindikatak, langileriaren zati haundi batzuek, lo-arazi dituztela, bozken bide lilluragarria irentsiaraziaz...

- Portugal-eko Alderdi Sozialistaren jokabidea, kontra-iraultzailea da, hau nola uka...

Portugal-eko kasua, Espainia-ko Estatuarekin (Euskadi eta Katalunia salbu) konparatu daiteke.

50-40 urte fazismapean egon ondoren, jendeak ontsa ikasia du komunisma txarra dela, nahiz ez jakin zergatik.

- Soares-ek berriz, anti-komunismaren harma zerri hau beretu du, eta libertatearen izenean, indar anti-komunisten batasuna (kurutzada) muntatu.

Horrelako sozialistak anti-kapitalistak baino, anti-sozialistak dira.

Esan beharrik ez dago, egun anti-komunistek ba dutela beren liderra, Soljenitsyne alegia.

Egoera horretan nor harrituko da % 70 bizilagun bereganatzen ba ditu ere?...

Baina, ez ditu sozialismara bilduko, kapitalismara baino; edo kasu eman, berriz fazismara...

1936-an ere Franco-k gauza bera egin zuen, kolokan ez zeuden libertateak zaintzearren...

Kontesto hontan ez du balio Republica edo Renessancen kasua banderatzat hartzea...; baino hori bai, hauek akzionisteei itzuli behar zaizkie, haienak baitira?.

Soares, propietate pribatuaren zaintzaile kartsuena dugu gero.

- Alderdi Sozialisten asmoa (PSP-PSF) ez da gizarte berri baten eraikitzea, dagoena erreformatzea baizik.

Burges demokrazia, eta burges legalitatearen barnean, sozialista izeneko gauzatxoak egitea, alegia.

Horrentzat, demokratak (ultra-demokratak) direlako, eskuindarrei ere beren zerrikeriak erraten eta egiten utzi behar zaie, a bai, hori bai!.

Euskal-Herrian ere horrelako sozialistak hatzematen ditugu.

Funtsean, jakin nahi nuke horrelakoek, sozialisman sinesten duten?
iraultzan
masen indarrean
gizonagan.

Hauen arteko batzuentzat, sozialista izeneko alderdi batean afiliatua egotea, izaten da beuren sozialismaren froga...